Herri txiki zahar honetan – Aurrerapen kanta

Kanta Txikien Indarra” laugarren diskoaren aurrerapen kantua.

Musikariak:
Nerea Alberdi: biolina
Mikel Nuñez Lauzirika – Teklatua
Dani Gonzalez – Baxua
Txema Arana – Bateria
Natalia Wang – Biolina
Ariadna Villate – Biola
Claudia Díez – Txeloa
Josu Bergara – Gitarra eta ahotsa

HERRI TXIKI ZAHAR HONETAN – Josu Bergara
Herri txiki zahar honetan,
scalextric erraldoia,
mendien bihotza zulatzen,
porlanezko kamioiak.

Herri txiki zahar honetan,
etxetik bota dituzte,
kreditua ezin ordainduz,
aita, ama ta bi ume.

Herri txiki zahar honetan,
isilik nahi gaituzte,
baina kantatuko diegu,
libre izan arte.

Herri txiki zahar honetan,
erdaraz etengabe,
egunero, todos los días,
euskaldunon kalte.

Herri txiki zahar honetan,
kaiolan sartzen zaituzte,
gure ametsak kondenatuz,
euren mehatxuen menpe.

Herri txiki zahar honetan,
korbatadun putreak,
ERE ta ERE ari dira,
betetzen haien patrikak.

Herri txiki zahar honetan,
kulturantzako laguntzak,
makrojaialdi ta antzekoetan,
gastatzen dituzte gehienak.

Bideoaren egileak: www.bideon.es

Advertisements

Diskoaren edizioa bukatzen

David Sanchez grabaketan

Hiru hilabete pasa dira ekainaren 18an Bilboko Kafe Antzokian zuzenean diskoa grabatu genuenetik. Ordutik hona estudioan egun batzuk (nahiko egia esateko) eman ditugu edizio lanetan.

Izan ere, zuzenean grabatutakoa nahiko txukun zegoen, argi eta ozen entzuten zen, baina emaitza hobetzeko asmoarekin, ahotsak garbi jartzen, soka laukoteak grabatutako zatiak moldatzen eta bateria zein baxuaren detaileak hobetzen asteak joan zaizkigu. Prozesu guzti honetan gidaria eta maisua, David Sanchez Damián produktorea eta teknikaria izan da, Bigorringo estudioaren arduraduna.

Hurrengo pausua diskoa masterizatzea izango da. Horren arduraduna Ibon Larruzea izango dugu, Euridia estudioan. Bukatzean, Sara Prieto Pajares diseinatzailearen diseinu dotorearekin egindako kopiak prestatuko ditugu. Eta azaroaren 3an, gure lan berria Bilboko Kafe Antzokian goizeko 11:00etan prentsa aurrekoan aurkeztuko dugu. Badator gure “Kanta Txikien Indarra”.

josu bergara grabatzen

Zuzenekoa prestatzen

Karramarroen Hiria” (Autoedizioa, 2006), “Nora zoaz” (Autoedizioa, 2009) eta “Katiuska gorriak” (Taupaka elkartea, 2012) diskoak argitaratu ondoren, eta Euskal Herriko zein Bartzelona, Madril, Valentzia, Girona, Alacant eta Londres moduko hirietan zuzeneko kontzertuak eskaini ostean disko berria prestatzeko garaia heldu zaigu eta ekainaren 18an 21:30etan Bilboko Kafe Antzokian.

Laugarren lan honek “Kanta txikien indarra” izenburua izango du eta Nerea Alberdi (bibolina), Mikel Nuñez (pianoa), Txema Arana (bateria) eta Daniel Gonzalez (baxua) musikarien laguntzarekin Bilbon zuzeneko berezia eskainiko dugu. Gaizka Peñafiel trikitilaria, Maria Rivero eta Mikel Markez abeslariak ere parte hartuko dute disko berrian.

Mikel Nuñez, pianojolea

Mikel Nuñez

“Diskoa zuzenean grabatzea esperientzia berria eta berezia izango da”

Mikel Nuñez Lauzirika, (Durango, 1983) Durangoko musika eskolan hasi zen pianoagaz eta 18 urtegaz Bilboko Juan Crisóstomo Arriaga kontserbatorioan sartu zen J.A. Latorregaz ikesten. Bertan Grado medio amaitu zuen 2005. urtien. 2006an Kresala taldien sartu zen eta Durangoko Rock Izar eskolan hasi solfeo, piano eta armoniako irakasle moduen. Orain, Musikenen, Jazz goi mailako ikasketen 4. eta azken kurtsoan dabil murgilduta Iñaki Salvador handiagaz ikesten. Ordutik hona talde askotan parte hartu du, Argamboys, EDAN, Antton, Sweet Margot, Broken Snails, Mr Swing jazz band, Herri Maite akordeoi taldea, Swingpapers, … Eta hainbat grabazino eta estudioko lanak. Honetaz aparte moldaketak eta konposaketak egin ditu dokumental eta laburmetairako, bataz beste Bideografik Ekoizpenak enpresarako, eta Bigorringo estudioagaz elkarlanean. Mr. Swing enpresakin ere pianista moduan lan ugari egin ditut 2010etik hona.

Noiz hasi zinen pianoa jotzen?
Zazpi urterekin akordeoia hasi nintzen aitagaz etxien, eta 8kin pianoagaz hasi nintzen. Ordutik hona ez naz gelditu.

Zer suposatuko du zuretzat “Kanta txikien indarra” diskoan parte hartzea?
Esperientzia berria eta berezia izango da. Aurreko diskoan be parte hartu neban, baina behin diskoa landuta zegoela. Oin berriz hasierako lana ere ikusiot eta zuzenean Josukin lantzeko aukera izan dot. Bestalde, diskoa zuzenean grabatuko da, oin arte ez dot euki aukerarik holako grabazino bat eiteko eta publikoak eragiten dauen urduritasun puntu hori politte izango dala usteot.

Zein da zure helburu nagusia musikari moduan?
Bizi guztia daramat musikan murgilduta ta gustauko jaten honetaz bizi ahal izatea, eta bestalde kalitatezko lana eskeintzea, bai publikoa baita ni neu ere gustora gelditzea eiten dotenagaz.

Edateko…zer?
Momentuan arabera, baina zerbeza hotz bat beti ondo sartzen da.

6. Maite duzun pelikula:
Ufff, Forrest Gump edo El Pianista. Baina gehien ikusiotena El Señor de los anillos.

Zure disko kuttuna.
Azkenaldian “Invisible Cinema” Aaron Parks.

Eta bukatzeko, liburu bat
Irakurri dodan azkena “La catedral del mar” izan da.